Birusak eta bakterioak landu eta gero, mikroorganismo patogenotik (bakterio guztiak kaltegarriak ez direla aipatu beharko da beste momentu batean) nola babesten garen ikasi beharko dute ikasleek. AH1N1 gripea dela eta, birusak zer diren, txertoaren funtzionamendua… beharrezkoa dute ikasleek ezagutzea.
Hori dela eta, hiru bideo eta dokumentu (transkripzio libre) banatu ditut klasean. Hauek dira:
1. ATALA: Antibiotikoen funtzionamendua:
Bideoa (ingeleraz): http://videos.howstuffworks.com/hsw/6076-disease-defense-antibiotics-video.htm
Apunteak: http://www.zarautz.com/rafamunoa/Mundu/Osasuna/Antibiotikoak.pdf

2. ATALA: Inmunizazio-sistema:
Bideoa (ingeleraz): http://videos.howstuffworks.com/hsw/6074-disease-defense-the-immune-system-video.htm
Apunteak: http://www.zarautz.com/rafamunoa/Mundu/Osasuna/Inmunizazio_sistema.pdf

3. ATALA: Inmunizazioa eta txertoa:
Bideoa (ingeleraz): http://videos.howstuffworks.com/hsw/6075-disease-defense-immunity-and-vaccination-video.htm
Apunteak: http://www.zarautz.com/rafamunoa/Mundu/Osasuna/Inmun_Txert.pdf

Metodologia
Aurreko klasean bezala, informazioa aurkezteko era hau izan da:
1. Lehenengoz bideoa ikusi
2. Ondoren, informazioa eman eta komentatu (apunteak banatu dira)
3. Berriro bideoa ikusi
Ikasleei galdetu diet ea informazioa emateko era hori gustatzen zaien eta baietz diote.