Bakterioak – Birusak
Nire ustez osasuna blokeak garrantzia hartu du aurten, kurtso hasieran, AH1N1 gripea dela eta. Nik kurtsoa atal honetatik hastea pentsatu dut.
Edukien sekuentziazioa eta baliabideak
Bloke honen hasieran, zenbait oinarrizko kontzeptu azaltzea erabaki dut, mikrobiologiari dagozkion kontzeptuak: birusak eta bakterioak zer diren izan da nire lehen klasearen gaia. Irakasgai hau ingeleraz irakasten dut baina ikasleei banatutako apunteak euskaratzeko astirik ere izan dut. Hemen dituzue zuen eskura:
Bakterioak:
http://www.zarautz.com/rafamunoa/Mundu/Osasuna/Bakterioak.pdf

Birusak:
http://www.zarautz.com/rafamunoa/Mundu/Osasuna/Birusak.pdf

Oso dokumentu txikiak dira eta ingeleraz dauden bideotan oinarrituta (bideoen helbideak apuntean bertan agertzen dira) baina nire ustez helburua ez da biologia ikastea baizik eta gizartean dauden arazoak ulertzea eta horien aurrean erabakiak hartzea.
Metodologia
Klase honetan metodologia tradizionala erabili dut, teknologia berrien laguntzaz: materialak paperean banatu eta azaldu lehenengoz eta ondoren bideoak (bi aldiz, ingeleraz direlako eta ahal duten gehiena ulertzeko) ikusi ditugu. Azalpenak arbel elektronikoaren bitartez eman dira: honek bideoaren fotogramak kapturatu eta horren gainean azalpenak ematea ahalbideratzen du.