Sarrera
Artikuluei ekiteko garaia iritsi dela iruditzen zait. Gure ikasleek, zientzia eta teknologiaren berrikuntzetan egunean egon nahi badute, bide bat testuen (artikuluen) irakurketa eta lanketa dela defendatzen dut hemen.
Konpetentzia
Ikaslea gai izan behar du artikulu zientifikoa irakurri, ulertu eta bere asimilazioa kontzeptu-sarearen bidez adierazteko. Goi-mailako konpetentzia batzuk (sintesirako gaitasuna) lantzen dira horrela.
Metodologia
Ikasleei artikulua eman diet eta artikulu horren laburpen grafikoa eskatu diet, inolako pistarik eman gabe. Agian hurrengo klasetan informazioa emango diet baino oraingoz laburpena egitea zerbait pertsonala dela azpimarratu nahi izan dut eta gero emango diedan nire eskema nirea dela esango diet eta beraiena ez duela zergatik berdina izan behar ere.
Artikulua bakterioen ikerketa bati buruzkoa da, aurtengoa, irailaren 2009-koa.
Baliabideak
Baliabideak ingeleraz daude hala ematen ditudalako klaseak. Dena den, metodologiaren aspektu asko beste edozein hizkuntzetara aplika daiteke. Egia da baliabideak euskaraz nahi direnean urritasunaren arazoarekin topatzen garela.
Artikulua: http://www.zarautz.com/rafamunoa/ENGLISH/CCMC/Health/Article_01.pdf

Nire proposamena: http://www.zarautz.com/rafamunoa/ENGLISH/CCMC/Health/article_01_ans.pdf

Ikasleen komentarioak
Ikasleei zaila egiten zaie horrelako tarea bat eta askotan arau edo pauten bila ibiltzen dira.
Nire ustez “zaila” hemen zera esan nahi du “gidatu gabeko esfortzua”. Gidatu gabe horrek noreberak bere estiloan eta nortasunean bilatu behar duen zerbait dela iruditzen zait.
Aurrekoarekin zerikusirik izan dezakeen teoria eta liburua: “Multiple Intelligences” (Howard Gardner)
Baino esfortzu hori oso interesgarria dela iruditzen zait.