Sarrera
Nahiz eta mikroorganismoekin jarraitu, klase honetan bi konpetentziei buruzko sarrera egin diet ikasleei:
- Konpetentzia informazioa manipulatzeko eta ezagupena bihurtu. Lan-mota: artikuluak irakurri eta sare kontzeptualak egin.
- Ezagupenak eraiki kolaborazioaren bitartez. Lan-mota: diseinatutako bloga ireki, internet-en ikertu eta galderak erantzun.
Metodologia
KONPETENTZIA #1: INFORMAZIOA EZAGUPENA BIHURTZEN
Artikulua banatu nien aurreko klasean eta sare kontzeptuala egiteko eskatu. Oraingo klasean nire sarea proposatu diet eta azaldu. Beraienarekin konparatzeko aukera eman diet. Sare kontzeptualak egitea kosta egiten zaie baino aldi berean tresna baliagarria dela balioesten dute. Lan egiteko ildo hau maiz erabiliko dut, azkenean konpententzia honetan trebetasuna izan dezaten.
KONPETENTZIA #2: EZAGUPENAK ERAIKI KOLABORAZIOAREN BIDEZ
Blog bat ireki dut eta bertan zenbait galdera jarri ditut. Galdera batzuk zehatzak izango dira eta informazioa interneten izango dute (adibidez, zer esan nahi du WHO?). Bestetan galdera oso zabala jarri dut, ikasleek bere iritziak emateko (adibidez, Gizakiok irabazten ala galtzen ari gara gaixotasunen aurkako guda?).
Esperientzia hau guztiz berria da niretzat baino iruditzen zait oso aurkikuntza politak aterako direla, ez bakarrik Mundu Garaikiderako Zientziak arloan baizik eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ere. Komentatuko dizuet.
OHARRA: konpetentziei jarritako zenbakia ez dator bat curriculumean agertutako konpetentzia orokorren zenbakiekin
Baliabideak
KONPETENTZIA #1:
Hona hemen landu dugun artikulua: http://www.zarautz.com/rafamunoa/ENGLISH/CCMC/Exams/2008_2009/Ex_02/MRSA.pdf
eta nik propasu diedan sare kontzeptuala, laburpen gisa: http://www.zarautz.com/rafamunoa/ENGLISH/CCMC/Health/MRSA_sol.pdf
KONPETENTZIA #2:
Hona hemen banatutako eskema. Eskema honek blogaren egitura eta beraiek egin behar duten lana adierazten du.
http://www.zarautz.com/rafamunoa/ENGLISH/CCMC/weblog_struct.pdf
