Hautaprobak – Molekulen polaritatea lantzeko irizpideak

Kaixo

Hurrengo frogetarako proposatzen dudan irizpideak aurkezten dizuet hemen.

Hona hemen molekulen polaritateak lantzeko irizpidea:

Molekula baten polaritatea, loturen polaritatearen batura bektoriala bezala landuko da. Loturaren polaritatea lantzeko baldintza hauek beteko dira (1) elektronegatibitate-diferentzia 0,4 baino gehiago izango da [apolarra ez kontsideratzeko] eta (2) elektronegatibitatearen balioak ematen ez badira, ikasleek ondorioztatzeko aukera izango dute: ezkerrean behean – eskuinean goian diagonalean egongo dira [elektronegatibitatea handitzeko noranzkoa].
Arau honen salbuespen bakarra elektroi-bikote ez-lotzailea duten molekulak izango dira: AX2, AX3 eta AX4 eratako molekulak (eta ez AX2E, AX2E2 eta AX3E molekulak), beti ere X elementu berdina izanik, zeren loturaren momentu dipolarra edozein izanik ere, molekularen momentua kantzelatu egingo da.

hauta_2015_04

Rafa

Hautaprobak 2015 – B aukera – G1 ariketa

Kaixo

Gaur zintzilikatu dute erantzunak.

Arazoa nik pentsatutakoa baino handiagoa da NCl3 molekulari dagokionez:

ELEKTRONEGATIBITATEAK. Nola jakin ikasleek nitrogenoaren elektronegatibitatea 3 dela eta kloroarena 3 (edo 2,8 zenbait liburutan)?. Propietate periodikoen analisitik (n, Z*) ezin da horrelako ondoriora iritsi.

EBAZPENA. Iruditzen zait erantzunetan N-Cl loturen polaritatea alderantziz dagoela.

hauta_2015_02

Esan bezala, apolarra dela esatea ontzat eman behar da.

Nire analisia: dokumentua

Rafa

Hautaprobak Ekaina 2015 – B aukera – G1 Ariketa

Kaixo

Analisi hau presaka egindakoa eta behin-behinekoa da zeren oraindik EHUko dokumentua argitaratu gabe dago.

Bi aspektu ditu B aukeraren G1 galderak ez zaidanak gustatzen

1. C2- IOIA. Nire ustez, lantzen diren ioi monoatomikoak zortzikote araua betetzen dutenak izan behar dute eta C2- ioiak ez du hori betetzen

2. NCl3 MOLEKULA. Geometriari buruz ez dut ezer esateko, baino molekularen polaritateari buruz bai, zeren N-Cl lotura apolarra kontsidera daiteke eta nitrogenoaren elektroi ez-lotzailearen efektua ez dagokio batxilergoari. Beraz, molekula apolarra dela esatea ontzat eman beharko litzateke (nahiz eta errealitatean zertxobait polarra izan).

Aspektu larriak dira kontuan hartuz ikasle bakoitzak zer jokatzen duen.

Ebazpenak eta analisi sakonagoak ditudanean jarraituko dut

Rafa

Gowin eta Ikasten eta pentsatzen ikasteko Konpetentziak

Kaixo

Hemen dituzue zenbait ideia “Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia” eta Gowin-en diagramak lotuz.

GOWIN-EN DIAGRAMAK ETA KONPETENTZIA

Ikerketa dokumentaletan Gowin-en diagrama osoa landuz [elementu hauekin: antolatzaile grafikoak, sare kontzeptualak, fluxu-diagramak, Toulmin-en eskema, …] konpetentzia hau ondo landu eta barneratzen da.

Kultura Zientifikoa ikasgaia egokia da ikerketa dokumentalak egiteko eta Gowin-en diagramak eraikitzeko. Hori bera egin daiteke artikulu zientifikoen analisiekin ere.

EBALUAZIOA

Ikerketa dokumentala Gowin-en diagramaren bidez landuz kopetentzia era egokian ebaluatu daiteleela esan daiteke.

Gowin eta Ikasten eta pentsatzen ikasteko Konpetentziak

KONTZEPTUAK, LEGEAK, TEORIAK. Elementu hauek sare kontzeptualen bidez lantzen dira eta beraien artean erlazionatu. Ekintza hauek inplikatzen dituzten konpetentziak hauek dira: informazioa bilatu, egokienak direnak aukeratu eta errejistratu eta sare kontzeptualak egiten diren neurrian elementu hauek ulertzen joan. Ulermenaren aspektu garrantzitsuenetakoa elementuak erlazionatzea da, egitura kognitiboa osatuz.

EZAGUPEN BERRIAK, EZAGUPENEN BALIOAK. Datuak eta errejistroak kontzeptu eta teoriekin erlazionatuz kausa-efektu erlazioak eraikitzen dira eta horiek elkartuz galdera nagusiei erantzuten dien ezagupen berriak sortzen dira (ezagupen berriak ikasleentzat, ez arloarentzat). Ezagupen berrien barnean dauden argumentazioak Toulmin-en eskemarekin egin daitezke, argumentazioaren sistematizazioaren bila. Honela, ikasleek idei pertsonalak sortzen dituzte eta grafikoki adierazi. Bestalde, informazio eta ezagupen berriaren balioak ebaluatzen dituzte eta ezagupenetan aurreratzen joateko zer ildo jarrai daitekeen ere proposatu (horrela, ikerketa-prozesuak prozesu amaigabeak direla ere jakingo dute).

GOWIN-EN DIAGRAMA BERE OSOTASUNEAN. Gowin-en diagrama ikerketa dokumentaletarako eta artikulu zientifikoen analisitarako tresna orokorra denez, balio anitzekoa, beste egoeretara transferitzen eta autonomiaz erabiltzen joango dira ikasleak.


Ikasten eta pentsatzen ikasteko Konpetentziak Zientzietan

Eskema: Gowin eta Ikasten eta pentsatzen ikasteko Konpetentziak

Rafa

Ariketak eta Zeharkako Konpetentziak

Kaixo

Nola landu zeharkako konpetentziak ariketen bidez? Ariketen eredu bat egiten saiatu naiz non bertan zenbait zeharkako konpetentziak lantzen diren. Horrela, eredu hau lantzean, bermatzen dugu zeharkako konpetentzien lanketa.

Ariketen eredu edo txantiloia: [Ariketak eta Konpetentziak – TXANTILOIA]

Ariketak eta Konpetentziak - TXANTILOIA

Ariketa baten adibidea: [Ariketak eta Konpetentziak – ARIKETA #1]

Ariketak eta Konpetentziak - ARIKETA #1

Rafa

Komunikaziorako Konpetentziak Zientzietan: Toulmin-en eredua

Kaixo

Komunikaziorako konpetenzia zeharkako konpetentzia da eta irakasgai guztien artean landu eta ebaluatu beharrakoa.

Konpetentzia honen aspektu bat argumentazioa da. Hori dela eta, hemen proposatzen dizuet Toulmin-en eredua, nire ustez egokia eta ebaluatzeko bidea ematen duena.

[Argumentazioa eta Toulminen eredua – Eskema Orokorra] [Argumentazioa eta Toulmin-en eredua]

Argumentazioa eta Toulminen eredua - Eskema Orokorra

Eskemarekin batera adibide bat doa, kategoria edo elementu bakoitza nola landu behar den adierazteko.

Rafa