Azido eta Base ahul eta sendoetatik datozten ioien portaerak

Kaixo

Hidrolisia lantzeko agian interesgarria izan daiteke ioien bi portaerak lantzea: (1) bakarrik egon daitezkeen ioiak eta (2) espezie konjokatuarekin batera egon behar dutenak.

Azido eta Base ahul eta sendoetatik datozten ioien portaerak

[Azido-Base index] [Azido-Base SEKUENTZIAZIOA] [Hidrolisia EDUKIA & METODOLOGIA]

hidrolisia

Ioien bi portaerak

BAKARRIK EGON DAITEZKEN IOIAK: Azido sendotik datozten anioiak [kloruro, nitrato, sulfato, …] eta Hidroxidotik datozten katioiak [metal katioiak]

ESPEZIE KONJOKATUA BEHAR DUTEN IOIAK: Azido ahuletatik datozten anioiak [azetato, zianuro, nitrito, …] eta Base ahuletatik datozten katioiak [amonio]

Rafa

Disoluzioak – OINARRIZKO ARIKETAK

Kaixo

Ariketa honen bidez landuko diren aspektuak hauek dira:

  • Disoluzioaren dentsitatea eta kontzentrazioa (biak g/L-tan eman daitezke) bereizten
  • Lagin batek eta disoluzio osoak zenbait magnitudetan balio berdina dutela ohartzen eta hortaz baliatzen kalkuluak burutzeko: dentsitatea eta kontzentrazioa
  • Solutu-kantitate (mol, gramo), bolumen eta kontzentrazioen arteko erlazioak kalkulatzen, erlazio hau (edo baliokidea den bestelako bat): solutu-kantitatea = kontzentrazioa * bolumena
  • Kalkuluak burutzeko bihurketa-faktoreen metodoa erabili

Disoluzioak – OINARRIZKO ARIKETAK

[Kalkulu kimikoak DBH 4 – INDEX] [Kalkulu Kimikoa Batx 1 – INDEX]

disol

Enuntziatu bat

Rafa

Azido eta Baseak: Ariketa Kontzeptuala

Kaixo

Ariketa kontzeptual hauetan ur-disoluzioan zer espezie aurkitzen diren deskribatu behar da eta zenbait kasutan beraien balioak atera (kontzentrazioak, pH). Ariketa hauetan ikasleen zenbait zailtasun landu nahi da: (1) disoluzio azidotan hidroxido ioiak ere badaude; (2) disoluzio basikotan hidronio (oxonio) ioiak ere badaude; (3) azido eta base ahuletan bi espezie konjokatuak egoten dira orekan; …

Azido eta Baseak: Ariketa kontzeptualak –  Zer espezie aurkitzen dira

[Azido-Base index] [Azido-Base SEKUENTZIAZIOA] [Azido-Base EDUKIA & METODOLOGIA]

acid_base

Ariketa baten ebazpena

Rafa

Nola adieraz daiteke mola?

Kaixo

Ikus dokumentua eta aurkezpena

Eman dezagun magnesio elementua eta bere atomoak. Atomo guztiak ez dira identikoak: isotopoak daude. Hona hemen 100 atomo magnesioen adierazpen grafikoa, isotopo bakoitza kolore ezberdinez adierazita.

mol

Magnesioa bere isotopoekin

Bestalde, 100 atomo oso gutxi dira edozein lagin hartzen denean; kantitate mikroskopikoa da. Hori dela eta, multzo askoz handiagoak erabiltzen dira: molak. Molak, 6,02*1023 elementuz osatutako multzo edo “paketeak” dira. Hona hemen magnesio mol bat, 6,02*1023 atomoz osatutako “pakete” edo mol bat:

mol2

Mola “pakete” edo multzo gisa adierazita

Honela,2,19 mol azido sulfuriko grafikoki adierazteko honelako grafiko bat egin dezakegu:

mol3

2,19 mol bisulaki adierazteko era bat

Eskuz egindako mol-kopuruaren kalkulua eta adierazpen grafikoa

mol

Eskuz (klasean) egindako adierazpen grafikoa

Rafa