Kalkulu kimikoaren eskema orokorra

Kaixo

Kalkulu kimikoa lantzean komeni izaten da ikasleei estrategiak zeintzuk diren adieraztea. Hemen duzue kalkulu kimikoen eskema orokorra DBH4 eta 1. batxilergoari ondo egokitzen zaiona, nire ustez.

Kalkulu kimikoaren eskema orokorra [Kalkulu Kimikoa Batx 1 – INDEX]

Kalkulu kimikoaren eskema orokorra (1).jpg

Kalkulu kimikoaren eskema orokorra

Eskema honek hiru atal nagusi ditu: (1) erreaktiboen molen kalkuluak, molen taula eraikitzeko; (2) molen taula, non kalkulatzen den zenbat mol sortu [produktuak] eta kontsumitu [erreaktiboak] egiten diren eta (3) produktu eta gehiegizko erreaktiboaren kalkuluak

Molen taulak hiru fila ditu: lehen fila hasierako mol-kopuruak adierazteko da; bigarren fila kontsumitutako eta sortutako mol-kopuruak adierazteko eta hirugarren fila amaierako mol-kopuruak adierazteko.

Rafa

Disoluzioak: Masa-Portzentaia Ariketak

Kaixo

Hemen dituzue zenbait ariketa grafiko disoluzioen masa-portzentaiak lantzeko. Antolatzaile grafikoa, sektore-diagrama, lagungarri izan daiteke zenbait ikasleentzat, kontuan harturik horrelako ariketak zer nolako zailtasunak dituzten.

Disoluzioak: Masa-Portzentaia Ariketak [Kalkulu Kimikoa Batx 1 – INDEX]

disoluzioak

Ariketa grafikoa, sektore-diagramak erabiliz

Rafa

Kontzentrazioa (%) – Adierazpen grafikoa

Kaixo

Disoluzioek arazo dexente ematen dituzte. Horietako bat masa-portzentaiaren lanketa da: zer esan nahi duen eta nola erlazionatu kontzentrazioa g/L-ko unitateeekin. Bestalde, kontzentrazioa (g/L) eta dentsitatearen arteko arazoak ere badaude.

Arazo horiei aurre egiteko, sektore diagramak erabiltzea proposatzen dut hemen:

Kontzentrazioa (%) – Adierazpen grafikoa [Kalkulu Kimikoa Batx 1 – INDEX]

portzentaia

Sektore-diagrama, masa ehunekoak [kontzentrazioa] lantzeko

Bertan bi zirkulu ikusten dira: lehenengoa 100 gramo disoluzio adierazi nahi duena eta bigarrena, handiagoa, litro bat adierazi nahi duena. Biek proportzioa [kontzentrazioa] berdina dute baino masa ezberdinak.

Ikasleek eskatutako aldagaiak zehaztu behar dute. Grafikoa lagungarria izan daiteke kalkulu horietan.

Rafa

Azido Ahulak – Antolatzaile Grafikoa

Kaixo

Azido eta base ahulak konplexuak dira portaera bikoitza izan dezaketelako. Har dezagun azido ahul bat.

EGOERA 1. Azido ahul bat uretan dagoenean partzialki disoziatuta dago: ahula da.

EGOERA 2. Baino base sendo batekin neutralizatzen denean, azido sendoaren papera jokatzen du; hau da, guztiz disoziatzen da. Horren arrazoia Le Chatelier-en bidez azal daiteke: azido ahulak sortu dituen hidronioak desagertzen dira basearen hidroxido ioiekin eta horrek oreka desplazatzen du produktuen aldera.

Azido Ahulak – Antolatzaile Grafikoa [Azido-Base index]

ahula

Azido ahularen eskema

Rafa

Balorazioak: Sare kontzeptuala

Kaixo

Azido-Base balorazioen sarrera egin daiteke aurretik eginez azido eta base nahasketen pH kalkuluak eta neutralizazio-kurben inguruko ariketa koalitatiboak. Balorazioa azaltzeko garaian, estilo honetako sare kontzeptuala erabil daiteke:

Azidoak eta Baseak – Sare Kontzeptualak

[Azido-Base index] [Azido-Base SEKUENTZIAZIOA]

balorazioa

Balorazioaren sare kontzeptuala

Balorazioak lantzen hasteko, ariketa-sorta honen 2. eta 6. ariketak egin daitezke.

Rafa