Elektroien konpartizioa

Elektroien konpartizioaren bisualizazioa batzutan beharrezkoa izaten da (ikasleek galdetzen dute nola konpartitzen diren elektroiak).

DBH mailan orbitalak oraindik ez dira sartu kasu askotan eta orbitekin aritzen gara. Kasu horretarako (hau da, elektroien konpartizioa orbitetan oinarrituta) iruditxo hau prestatu dut:

Elektroien konpartizioa

elektroien-konpartizioa

Rafa

Ponpa kalorimetrikoa: Kasutan oinarritutako ariketa

Kaixo

Hemen aurkezten dudan ariketa hau (eta ondoren etorriko diren batzuk ere) ikasketa aktiboa nahi du bultzatu: irakaslearen azalpenetan oinarritu beharrean, kasuak aurkeztu eta galderen bidez ikasketa gidatua lortzen saiatu.

Ponpa kalorimetrikoa: Kasutan oinarritutako ariketa [Ikasketa Aktiboa  – ARIKETEN AURKIBIDEA]

Termo

Rafa

2. Batxilergoko Kimika: Errepaso-ariketak 01

Kaixo

2. batxilergoko kimikan beharrezkoa izaten da 1. mailako kimika gogoratzea: formulazioa, disoluzioak, oinarrizko kalkulu kimikoak, …

Hori dela eta, ariketa-sorta bat prestatzen ari naiz, kurtso hasieratik 1. mailan emandakoa errepasatzeko. Hona hemen:

Errepaso-ariketak 01 [ERREPASO ARIKETAK INDEX]

Asmoa da kurtsoan zehar (astean behin, etxerako lan gisa) ariketa hauek lantzea.

errepasoa 01

Rafa