Dinamika: Gorputz askearen diagrama

Dinamikaren ariketak planteatzeko eta ebazteko gorputz askearen diagrama erabiltzea gomendatzen dut. Gorputz askearen diagramak elementu hauek ditu:

(1) gorputza isolatua: ez zaio gehitzen ez gainazalik, ezta beste batekin dituen loturak (soka, …)

(2) bi ardatz: higiduraren ardatza (ariketaren arabera izan daiteke ardatz horizontala, bertikala edo zehiarra) eta ardatz normala (higiduraren ardatzarekiko elkartzuta)

(3) gorputz gainean dauden indar guztiak

Ondoren, Newton-en ekuazioa (Ft = m * a) aplikatzen zaio ardatz bakoitzari (bi ardatz gorputz bakarra izanik, lau ardatz bi higikari badira, …)

(a) Lehenengoz ardatz normalari aplikatzen zaio Newton-en ekuazioa. Ardatz honetan a=0 da eta gorantz doazen indarrak = beherantz doazen indarrak berdinketa betetzen da. Honela, indar normalaren balioa atera daiteke. Indar normalaren balioa beharrezkoa izan daiteke marruskadura indarraren (Fr) balioa ateratzeko

(b) Ondoren, higiduraren ardatzari aplikatzen zaio eta azelerazioa eta beste indarren balioak kalkulatzen da.

Hona hemen DBH4-ko ariketa baten adibidea:

Izengabea

Dinamika DBH4 DIARIOA

Rafa

 

Dinamika: Ebazpen-estrategia orokorra (DBH-rako)

Kaixo

DBH mailan, indar zehiarrik gabe diren ariketetan erabiltzeko; hau da dinamikaren hasieran lantzeko, eskema hau prestatu dut, non dinamikako ebazpen-estrategia bi urratsetan lantzen da: (1) Grafikoa: gorputz askearen diagrama eta (2) Newton-en ekuazio nagusiaren aplikazioa.

Ekuazio nagusi horretara iristeko batzutan urrats batzuk aurretik eman behar dira. Normalean urrats horiek hauek dira (1) azelerazioa kalkulatu, zinematikaren ekuazioak erabiliz eta (2) indar totala kalkulatu, indar guztiak konbinatuz.

Dinamika: Ebazpen-estrategia orokorra [Dinamika DBH4 DIARIOA]

Dinamika- Ebazpen-estrategia orokorra.jpg

Rafa