ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA: Fluxu-diagramen erabilera

 

 

Kaixo

Interesgarria izan daiteke ikasleei irakastea ariketa ebaztuak nola aztertu eta nola erabili fluxu-diagramak analisi hori burutzeko.

Saioa 08 (1)

[ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA: Fluxu-diagramen erabilera]

Hemen dituzue orain arte egindako dokumentuak

FISIKA

SAIOA 01. ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Potentzia)

SAIOA 02 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Energia)

SAIOA 03 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Dinamika)

SAIOA 04 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Dinamika, bi gorputz)

SAIOA 05 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Zinematika)

KIMIKA

SAIOA 06 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Materia-kantitatea)

SAIOA 07 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Disoluzioak)

SAIOA 08 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA (Kalkulu kimikoak)

Rafa

Fluxu-diagramak: Kimikako Hautaprobak 2013-Uztaila-A aukera

Kaixo

Ariketen ebazpenak hobeto adierazteko asmoarekin (irakasteko zein ikasteko) fluxu-diagrama hauek prestatu ditut:

A aukera

2013 Uztaila A aukera P2P1: [Fluxu-diagrama]; P2: [Fluxu-diagrama]; G1: [Fluxu-diagrama]; G2: [Fluxu-diagrama]; G3: [Fluxu-diagrama]

KIMIKAko HAUTAPROBAK – INDEX

2013 Uztaila A aukera P1

2013 Uztaila A aukera G1

2013 Uztaila A aukera G2

2013 Uztaila A aukera G3

Rafa

Ariketa ebaztuen analisia

Kaixo

Analisirako konpetentzia garrantzitsua iruditzen zait (ahalmen estrategikoak eta metakognizioa hobetzen duelako) eta DBH4 eta 1. Batxilergoko fisikan ariketa ebaztuak nola analizatu lantzeko proposamena dago hemen.

Ikasleek burutu beharko luketen prozesua urrats hauek ditu:

  • Ariketa ebaztua aztertu
  • Ebazpen-prozesua jarraituz, ebazpen horren fluxu-diagrama bat egin, elementu hauekin

EMAITZA. Hau da, zer kalkulatu den; 

DATUAK. Zer informazio erabili dugun emaitza hori lortzeko; 

EKUAZIOA, PROZEDURA. Zer formula, ideia, … erabili den emaitza hori lortzeko datuetatik abiatuz; 

AZALPENA. Erabili dugun formula edo ideia horren azalpena.

flowchart

  • Fluxu diagraman agertzen diren urratsak laburtu (estrategia identifikatu)

[SAIOA 01. ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA] [SAIOA 02 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA]

Ariketa ebaztuaren adibidea

flowchart02

flowchart01

Ikasleek egin beharreko fluxu-diagramaren eredua:

flowchart03

Rafa

Dinamika: Ebazpen-estrategia orokorra (DBH-rako)

Kaixo

DBH mailan, indar zehiarrik gabe diren ariketetan erabiltzeko; hau da dinamikaren hasieran lantzeko, eskema hau prestatu dut, non dinamikako ebazpen-estrategia bi urratsetan lantzen da: (1) Grafikoa: gorputz askearen diagrama eta (2) Newton-en ekuazio nagusiaren aplikazioa.

Ekuazio nagusi horretara iristeko batzutan urrats batzuk aurretik eman behar dira. Normalean urrats horiek hauek dira (1) azelerazioa kalkulatu, zinematikaren ekuazioak erabiliz eta (2) indar totala kalkulatu, indar guztiak konbinatuz.

Dinamika: Ebazpen-estrategia orokorra [Dinamika DBH4 DIARIOA]

Dinamika- Ebazpen-estrategia orokorra.jpg

Rafa

Kalkulu kimikoak eta Fluxu-diagramak

Fluxu-diagramak oso tresna interesgarriak izan daitezke ariketen ebazpen-estrategiak adierazteko.

Hemen duzue kalkulu kimikoetan erabil daitekeen fluxu-diagrama orokorra [gaztelaniaz dago, artikulu batean sartzeko asmoa dudalako]. Honen bidez, ikasleek laguntza jasoko dute kalkulu kimikoen ebazpen-estrategiak burutzeko.

[Esquema General]

Esquema General (2)

Fluxu-diagrama hau hiru ataletan bana daiteke: (1) datuen prestaketa molen-taulan sartzeko, (2) molen taularen lanketa, kantitate ezezagun bat kalkulatzeko eta (3) emaitzaren prestaketa, eskatzen den formatuan emateko.

Rafa