Ariketa ebaztuen analisia

Kaixo

Analisirako konpetentzia garrantzitsua iruditzen zait (ahalmen estrategikoak eta metakognizioa hobetzen duelako) eta DBH4 eta 1. Batxilergoko fisikan ariketa ebaztuak nola analizatu lantzeko proposamena dago hemen.

Ikasleek burutu beharko luketen prozesua urrats hauek ditu:

  • Ariketa ebaztua aztertu
  • Ebazpen-prozesua jarraituz, ebazpen horren fluxu-diagrama bat egin, elementu hauekin

EMAITZA. Hau da, zer kalkulatu den; 

DATUAK. Zer informazio erabili dugun emaitza hori lortzeko; 

EKUAZIOA, PROZEDURA. Zer formula, ideia, … erabili den emaitza hori lortzeko datuetatik abiatuz; 

AZALPENA. Erabili dugun formula edo ideia horren azalpena.

flowchart

  • Fluxu diagraman agertzen diren urratsak laburtu (estrategia identifikatu)

[SAIOA 01. ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA] [SAIOA 02 – ARIKETA EBAZTUEN ANALISIA]

Ariketa ebaztuaren adibidea

flowchart02

flowchart01

Ikasleek egin beharreko fluxu-diagramaren eredua:

flowchart03

Rafa

Potentzia mekanikoaren kalkulua: eskema

Kaixo

Potentzia mekanikoa kalkulatzeko bi ekuazio nagusi ditugu: P=W/t eta P=F*v.

Hemen duzue, eskema batean laburtuta nola eta noiz erabili bakoitza. Nik ikasleei banatzen diet, ariketak egiterakoan kontsultatzeko eta erabakitzeko zein estrategia erabili.

Potentzia: Kontzeptua eta Ariketak

Potentzia- Kontzeptua eta Ariketak

Rafa

Potentzia: Nolakoa da F indarraren bilakaera?

Kaixo

Potentzia mekanikoa lantzeko, zenbait kasutan garabiak eta igogailuak lantzen dira. Har dezagun igogailuaren kasua.

Zergatik da [kanpoko indarra (F edo T, tentsioa] berdin [pisua] + [marruskadura-indarra]? Zenbait ikasleei zaila egiten zaie hori ulertzea zeren berdinketa horrek ez luke utziko geldirik dagoen igogailua gorantz igotzen [abiadura konstantez].

Hori azaltzeko igotzeko prozesua hiru fasetan bana daiteke:

  1. FASEA. F>P+FR. Lehenengo fasea, oso laburra dela kontsidera daiteke, zera eskatzen du, kanpoko indarra pisua+marruskadura baino handiagoa izatea hasieran azelerazioa izateko eta horrela igogailua martxan jartzeko.
  1. FASEA. F=P+FR. Bigarren fasea, askoz luzeagoa, abiadura konstanteko fasea da eta azeleraziorik ez dago.
  1. FASEA. F<P+FR. Hirugarren fase hau ere oso laburra dela suposa daiteke eta igogailua gelditu egiten denez azelerazioa negatiboa da eta indarra gutxitu egiten da.


Kanpoko indarraren batezbesteko balioa, beraz, pisua+marruskadura dela suposa daiteke.

Nolakoa da F indarraren bilakaera? [Potentzia EDUKIAK & METODOLOGIA]

Potentzia

Rafa