Oreka kimikoa: Ikasleen zailtasunak

Kaixo

Oreka kimikoak nahiko zailtasun aurkezten ditu ikasleentzak. Horietako bi, nahiko oinarrizkoak eta gaiaren hasieran agertzen direnak, hauek dira nire ustez:

  • ERREAKZIOAREN GARAPENA. Zenbait ikasle orekan produktuak soilik egongo direla usten dute, nahiz eta teorian azaldu bi abiadurak [zuzena eta aurkakoa] berdintzen direla eta erreaktibo eta produktuen konposizioa ez dela aldatzen.
  • ESPEZIEEN KANTITATEAK. Bestalde, zenbait ikasle nahasten dituzte ekuazio kimikoetako substantzien koefizienteak eta hasieran eta amaieran dauden substantzien mol-kopuruak, nahiz eta batzutan azaldu koefizienteak molen aldaketen proportzioak direla.

Honela, honetako estiloko ariketa batean

ariketa

ikasle batek galdetu dezake “Orduan orekan bakarrik 2 mol NO2 egongo dira, ezta?” Galdera honetan bi akats kontzeptual daude: (1) alde batetik produktua soilik dagoela pentsatzea eta (2) koefizienteak mol-kopuruak adierazten dutela pentsatzea.

Hori dela eta, aspektu horiek argitzen saiatzen diren ariketa koalitatiboak planteatzea komenigarria izan daiteke. Hona hemen proposamen bat non lantzen diren koefiziente estekiometrikoak eta orekako konposizioak.

Orekaren oinarrizko kalkuluak

[Oreka Kimikoa EDUKIA & METODOLOGIA] [OREKA KIMIKOA – INDEX]

Oreka oinarria

Rafa

Energia. Arazoa: Lan mekaniko totala eta energia mekanikoaren aldaketa

Kaixo

Hona hemen baliabide bat:

Arazoa: Lan mekaniko totala eta energia mekanikoaren aldaketa [Lana eta Energiaren Kontserbazioa EDUKIAK & METODOLOGIA]

Zenbait ikasle arazoak dituzte indar bizien teorema ulertzeko: lan totala energia mekanikoaren aldaketarekin erlazionatzeko dute. Honelako kasu batean non dagoen indar bakarra pisua den (eta gorputza beherantz doan: hasieran energia potentziala PE du eta amaieran energia zinetikoa, KE) joera dute pentsatzeko ez dagoela lan totalarik zeren energia mekanikoa ez da aldatzen eta kosta egiten zaie ulertzea lan totala energia zinetikoaren aldaketarekin erlazionatu behar dela (lan ez-kontserbakorra, aldiz, nulua da).

energia

Agian komeni da honelako ariketa kontzeptualak lantzea.

Rafa

Energia. Arazoa: Diagrama energetikotik egoera fisikoetara pasatzeko arazoa

Kaixo

Arazoa: Diagrama energetikotik egoera fisikoetara pasatzeko arazoa [Lana eta Energiaren Kontserbazioa EDUKIAK & METODOLOGIA]

Beheko diagrama energetikoa emanez, ikasleei kosta egiten zaie diagrama horri dagokion egoera fisiko bat. Hala ere, interesgarriak dira horrelako ariketak, energia eta lana ondo ulertzen dutela ikusteko.

energia

[KE=energia zinetikoa; PE=energia potentziala]

Energia-diagrama honi dagokion egera fisikoa hau izan daiteke:

erreakzioak

Gehiena kostatzen zaiena, agian, kanpoko indarraren balioa kalkulatzea. Egin behar den prozesu mentala hau da:


energia

  1. Energia mekanikoaren aldaketa lan ez-kontserbakorraren lanarekin erlazionatu (berdindu)
  2. Marruskadurarik ez denean, lan ez-kontserbakorra kanpoko lanarekin erlazionatu (berdindu)
  3. Distantzia eta angelua (noranzko paraleloa) jakinik, indarraren balioa kalkulatu

Erlazio hauek lantzea interesgarria dela iruditzen zait.

Rafa