Proportzionaltasuna. Gasak, konposizio ehundarra, materia-kantitatea

Kaixo

Ariketa honetan PROPORTZIONALTASUNA lantzen da. Proportzionaltasun hori eremu hauetan lantzen da:

  • Formula enpirikoa eta konposizio ehundarra
  • Masa, masa molarra eta mol-kopurua
  • Mol-kopurua eta presio partziala

Proportzionaltasuna. Gasak, konposizio ehundarra, materia-kantitatea  [Ariketa Kontzeptualak – INDEX]

Proportzionaltasuna 02.jpg

Rafa

Eredu atomikoa, Taula periodikoa, Loturak, Kimika Organikoa: Azterketa (2014-2015)

Kaixo

Hemen duzue aurtengo azterketaren proposamena

Euskaraz: AZTERKETA: Atomoa, TP, Loturak, Kimika Organikoa [Azterketak INDEX – Kimika 2. Batxilergoa]

Ingeleraz: EXAM: Atom, PT, Bonds, Organic Chemistry [EXAMS – INDEX]

azterketa

Rafa

Konposizio Ehundarra – Teoria eta Ariketak

Kaixo

Formula enpiriko eta molekularraren kalkulua konposizio ehundarretik abiatuta ez da berez oso konplexua:

  1. Suposatu 100 gramoko lagin bat eta elementu bakoitzaren masa kalkulatu
  2. Elementu bakoitzaren mol-kopurua kalkulatu
  3. Molen proportzio sinplifikatuak kalkulatu [formula enpirikoa]
  4. Molekulak [edo mol molekula batek] duen elementu bakoitzaren atomo-kopurua [edo mol atomoak] [formula molekularra]

Konposizio Ehundarra – Teoria eta Ariketak [Kimika Organikoa INDEX]

ehundarra

Baino metodo hau ez da ulertzeko hain erraza zeren arrazoiketa proportzional sakon xamarra inplikatzen du: 1. urratsean pasatzen gara substantzien araberakoak diren datutik [konposizio ehundarra] laginaren masaren araberakoak diren datuetara [elementu bakoitzaren masa laginean] eta 3. urratsean alderantzizko urratsa ematen da: laginaren masaren araberakoa den datua [elementu bakoitzaren mol-kopurua] substantziaren araberakoa den datura [formula enpirikoa].

Eskema honetan esplizituki adierazten da hori.

Bide alternatiboa: 100 gramoko suposizio hori ez egitea. Honela, kalkulatutako guztia substantziaren araberakoa izango da. Urratsak:

  1. Elementu bakoitzaren mol-proportzioa kalkulatu
  2. Molen proportzio sinplifikatuak kalkulatu [formula enpirikoa]
  3. Molekulak [edo mol molekula batek] duen elementu bakoitzaren atomo-kopurua [edo mol atomoak] [formula molekularra]

ehundarra

Hona hemen bi metodoen alderatzea:

ehundarra

Rafa