Orbital hibridoak: oinarrizko kasuak

Kaixo

Hemen duzue baliabide bat orbital hibridoak lantzeko, laburpen gisa. Lewis-en egituratik abiatuz, zenbat lotura sigma (lehen lotura bi atomoren artean) eta zenbat elektroi-bikote ez-lotzaile dauden eta horren arabera jakingo dugu zenbat orbital hibrido beharko diren.

Orbital hibridoen kopurua jakinik, hibridazioa zein den ondorioztatuko dugu.

Orbital hibridoak: oinarrizko kasuak [Lotura kimikoa: Sekuentziazioa]

Orbital hibridoak- oinarrizko kasuak

Rafa..

Hibridazioak, Sigma eta pi loturak

[Hibridazioak eta Sigma eta Pi Loturak EDUKIAK & METODOLOGIA]

Hibridazioa orbitalen bidez molekulen geometria azaltzeko kontzeptu bat da. Metanoaren geometria [109º-ko C-H angeluak], esate baterako, ezin da azaldu s eta p orbital puruak erabili gabe aldaketarik gabe.

hybrid

Metano molekularen geometria

https://www.nyu.edu/classes/tuckerman/adv.chem/lectures/lecture_17/img27.png

Orbitaletik abiatuz, lotura kobalentea eman daiteke orbital horiek elkarsartuz. Zenbat eta sakonagoa izan elkarsartze hori, orduan eta sendoagoa izango da lotura kobalentea.

Elkarsartze hori bi eratakoa izan daiteke: frontala (ematen den lehen lotura, sigma lotura) eta albokoa (ematen diren bigarren, hirugarren elkarsartzeak, pi lotura).

fg07_09

Sigma eta pi loturak

http://wps.prenhall.com/wps/media/objects/4678/4790506/images/fg07_09.jpg