Kalkulu Kimikoa – AZTERKETA 1. Batx

Kaixo

Hona hemen azterketaren proposamen bat

Kalkulu Kimikoa – AZTERKETA [Azterketak 1. Batx INDEX]

Kalkulu kimikoak bere zailtasunak ditu purutasuna eta errendimendua sartzen direnean. Nire planteamendua, kalkuluak burutu aurretik ratioa kalkulatzea da (normalean zenbat gramo edo mol produktu lortzen diren 100 gramo lagineko). Ikasleei hau egitea ere kostatzen zaie.

Hona hemen azterketa honen 3c) atalerako [kalkulu kimikoa + purutasuna + errendimendua] nik proposatzen dudan planteamendua:

kalkulu-kimikoak-azalpenak-ariketa-03

Hiru urratsetan banatzen da planteamendua:

  1. ABERASTASUNA ERABILIZ, kalkulatu zenbat erreaktibo  baliagarri dagoen
  2. KALKULU KIMIKOA EKUAZIOAN OINARRITUZ, kalkulatzeko zenbat produktu lor daitekeen teorian (errendimendua %100 balitz)
  3. ERRENDIMENDUA ERABILIZ, benetan lortzen den produktua kalkulatu.

Hiru urrtas hauek eginez ratio honetara iristen gara: 0,941 mol H2 / 100 g lagin.

Hortik aurrera, kalkulua erraza da bihurketa-faktoreak erabiliz

[Kalkulu kimikoak – Azalpenak – Ariketa 03]

Rafa