Ariketa kontzeptualak: Elementu baten analisia

Kaixo

Fisika eta kimikan ariketa kontzeptualak oso interesgarriak dira: ariketa horiek ebazteko ikasleek kontzeptuak mobilizatu behar dituzte eta horrek lagundu egingo dio ulermena hobetzen.

Ildo horretatik jarraituz, atal berri bat sortu dut ariketa kontzeptualak lantzeko: Ariketa kontzeptualak (orriaren amaieran duzue esteka, “Azterketak eta Ariketa Kontzeptualak”).

Hona hemen horietako bat: Elementu baten analisia, Madrileko 2015-eko hautaprobetatik hartuta).

[Ariketa Kontzeptualak – INDEX]

Elementu baten analisia

Rafa

 

Elektroien konpartizioa

Elektroien konpartizioaren bisualizazioa batzutan beharrezkoa izaten da (ikasleek galdetzen dute nola konpartitzen diren elektroiak).

DBH mailan orbitalak oraindik ez dira sartu kasu askotan eta orbitekin aritzen gara. Kasu horretarako (hau da, elektroien konpartizioa orbitetan oinarrituta) iruditxo hau prestatu dut:

Elektroien konpartizioa

elektroien-konpartizioa

Rafa

Anioi baten Lewis-en egitura

Kaixo

Lewis-en egiturak lantzeko garaian (anioi monoatomikoen kasuetan, adibidez) arazo bat sortzen da: (1) alde batetik ioiak dituen azken mailako elektroien konfigurazio elektronikoa eman behar da eta bestetik, elementua edo ikurra zein den jakiteko garaian, protoien kopurua edota atomo neutroaren konfigurazio elektronikoa hartu behar da kontuan. Hemen duzue baliabide bat arazo hori lantzeko:

Anioi baten Lewis-en egitura

[Eredu atomikoak eta TP INDEX] [Atomo TP INDEX]

Anioi baten Lewis-en egitura

Rafa