Loturak eta Formulazioa DBH4 AZTERKETAK – 2016-2017 Ikasturtea

Kaixo

DBH4-ko aurtengo azterketaren proposamenak dituzue hemen.

Lotura Kimikoak – AZTERKETA eta EBAZPENA 01 eta Lotura Kimikoak – AZTERKETA eta EBAZPENA 02 [Loturak eta Formulazioa DBH4 AZTERKETAK – INDEX]

formulazioa

Bertan ikusiko duzuen bezala, formulazioan Lewis-en egiturak ere lantzen ditut; horrela, ikasleek zehaztu behar dute lotura bakoitza ionikoa ala kobalentea den, elektroi-bikote ez-lotzailerik dagoen ala ez, …

Rafa

 

Formulazio ariketak eta ebazpenak (Batx 1)

Kaixo

Formulazio-ariketak euskaratzen hasi naiz [gehienak ingeleraz soilik nituen orain arte; ikus: Inorganic Nomenclature – INDEX eta Nomenclature DIARY]. Formulazioan garrantzi handia ematen diet Lewis-en egiturei [ikus arrazoiak artikulu honetan: Alambique aldizkaria -onartua, oraindik argitaratu gabe-. Formulación inorgánica y diagramas de Lewis] zeren oso baliagarria da Lewis-en egiturak ezagutzea kimikaren zenbait esparrutarako.

Hona hemen zenbait ariketa

Formulazio ariketak eta ebazpena 01Formulazio ariketak eta ebazpena 02Formulazio ariketak eta ebazpena 03Formulazio ariketak eta ebazpena 04Formulazio ariketak eta ebazpena 05; …

[Formulazio Ez-Organikoa 1. Batx INDEX] [Formulazio Ez-organikoa DIARIOA]

formulazioa

Baliagarria izango zaizuelakoan

Rafa

 

DBH 3-4 Lotura kimikoa eta Formulazioa. Ariketak.

Hemen dituzue baliabide gehiago formulazioaren hastapenak lantzeko.

Lotura Kimikoak – Ariketak eta Ebazpena 11 eta Lotura Kimikoak – Ariketak eta Ebazpena 12

[Lotura Kimikoa eta Formulazioa DBH4 DIARIOA] [Lotura kimikoa INDEX]

Lau zutabe agertzen dira: (1) zein elementu eta zer balentziarekin konbinatzen diren adierazteko, (2) Lewis-en egitura zehazteko eta egitura horietan loturak ionikoak ala kobalenteak diren adierazteko, (3) formula emateko eta (4) konposatuaren izena idazteko.

escanear0008

Rafa

2. Batxilergoko Kimika: Errepaso-ariketak 01

Kaixo

2. batxilergoko kimikan beharrezkoa izaten da 1. mailako kimika gogoratzea: formulazioa, disoluzioak, oinarrizko kalkulu kimikoak, …

Hori dela eta, ariketa-sorta bat prestatzen ari naiz, kurtso hasieratik 1. mailan emandakoa errepasatzeko. Hona hemen:

Errepaso-ariketak 01 [ERREPASO ARIKETAK INDEX]

Asmoa da kurtsoan zehar (astean behin, etxerako lan gisa) ariketa hauek lantzea.

errepasoa 01

Rafa

 

 

 

Anioi baten Lewis-en egitura

Kaixo

Lewis-en egiturak lantzeko garaian (anioi monoatomikoen kasuetan, adibidez) arazo bat sortzen da: (1) alde batetik ioiak dituen azken mailako elektroien konfigurazio elektronikoa eman behar da eta bestetik, elementua edo ikurra zein den jakiteko garaian, protoien kopurua edota atomo neutroaren konfigurazio elektronikoa hartu behar da kontuan. Hemen duzue baliabide bat arazo hori lantzeko:

Anioi baten Lewis-en egitura

[Eredu atomikoak eta TP INDEX] [Atomo TP INDEX]

Anioi baten Lewis-en egitura

Rafa

Lotura kobalentea: molekulak eraikitzeko ariketak

Kaixo

Lotura kobalentearen hasierako kontzeptuak eman ondoren, molekulak eraikitzeko ariketaren bat egitea interesgarria iruditzen zait eta abantaila hauek ikusten dizkiot horri:

  • KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOAK. Elementuen konfigurazio elektronikoak lantzen dituzte (eta horrekin batera taula periodikoan duten kokapena)
  • ELEKTROIEN PROMOZIOA. Balentziak justifikatzeko elektroien promozioa lantzen dute eta grafikoki adierazi (loturen kopurua zehaztuz)
  • MOLEKULEN GEOMETRIA. Konpartitutako elektroiak eta bikote elektroniko ez-lotzaileak lantzen dituzte eta, ondorioz, molekulen geometriarako sarrera da.

Bestalde, ariketa hauek egitean ikasleek gustura egiten dute eta egiteko prozesu horretan ikasitako kontzeptuak indartu egiten dutela iruditzen zait.

[Lotura kobalentea] [Ariketen emaitzak] [Loturak INDEX]

molekulak

Rafa

Lewis-en egiturak: Zer modutan agertzen da oxigenoa?

Oxigenoaren balentzia 2 da eta ez-metala denez, lotura kobalenteak eta ionikoak (bera anioiaren parte izanik) eman dezake. Hauek dira oxigenoak agertzeko dituen era normalenak:

  • ERA #1. Bi lotura kobalente sinple (sigma loturak). Hori gertatzen da ur-molekulan, adibidez. Baita zenbait ez-metalen oxidotan eta azido oxoazidotan. Alkoholak eta eterrak ere horrelako oxigenoa dute.
  • ERA #2. Lotura kobañente bikoitza (sigma eta pi loturak). Hori gertatzen da ez-metalen oxidotan, zenbait oxoazidotan, aldehido eta zetonetan, azido karboxilikotan, …
  • ERA #3. Lotura kobalentea (sigma lotura) eta karga negatibo bat. Hori gertatzen da hidroxidotan, oxigatzetan, …
  • ERA #4. Oxido ioi monoatomikoa. Hori gertatzen da metalen oxidotan, adibidez.

formulazioa 002

Dokumentua

Rafa